RAMMSTEIN-EN “ICH TU DIR WEH” SINGLEA OTSAILAREN 9AN SALGAI |

“
Ich Tu Dir Weh”, Rammstein-en single berriak badauka argitalpen data, taldeak adierazi duenaren arabera abestia salgai egongo da datorren otsailaren 9an. Salmenta iTunes-en bidez baino ez da egingo EEBBetan eta diskoaren beste lau abestien remixak bilduko ditu. Honekin batera, liburuxka digital bat ere edukiko du aipatu ez dituzten hainbat estrekin. Guztia 4.99 dolar kostatuko du eta abestiak banaka erosteko aukera ere egongo da. Abestiaren izenburuak “Min egiten dizut” esan nahi du eta maitasunari buruz hitz egiten du, protagonistak beste pertsona baztertzen du nahiz eta bestea maiteminduta egon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario