lunes, 31 de mayo de 2010

marianetako fosa

Fosa, lehen aldiz, 1951n bisitatu zuen Britainiar Errege Armadako Challenger fragatak, fragata honek, fosaren tokirik sakonenari izena eman ziolarik, Challenger Abismoari. Ekolokalizazio bidez, 11012 metroko sakonera neurtu zen.

1957an, Vityaz ontzi errusiarrak, 10934 metroko sakonera eman zuen. 1962an, M. V. Spencer F. Baird ontziak, 11.022 metroko sakonera eman zuen.

Trieste batiskafoa urperaketaren aurretik, 1960ko urtarrilak 23an.

1960ko urtarrilak 23 arte ez zen lehen, eta, oraingoz, azken aldiz jaitsi, Auguste Piccardek asmatutako Trieste batiskafoan, asmatzailearen seme zen Jacques Piccard kapitain zuela. Honela, halako sakonera handietan zegoen presio izugarriaren ondorioak eragozten ziren. Jaitsiera tokia, fosaren hego-mendebaldeko muturra izan zen, Guametik 338 kilometro ingurura. Batiskafo barneko sistemek, 11.521 metroko sakonera ematen zuten, ondoren berriz begiratu eta 11.034koa zena.

Fosak, 2550 kilometroko luzera eta 70 kilometroko bataz besteko zabalera du. Presioa, fosaren hondoan, 108,6 Mega paskal edo 1072 atmosfera dira.

Fosa honetan, Architeuthis genero ospetsuko txipiroi erraldoi bat aurkitu zen, baita ordura arte ezezagunak ziren zenbait espezie ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario