lunes, 31 de mayo de 2010

marianetako fosa

Fosa, lehen aldiz, 1951n bisitatu zuen Britainiar Errege Armadako Challenger fragatak, fragata honek, fosaren tokirik sakonenari izena eman ziolarik, Challenger Abismoari. Ekolokalizazio bidez, 11012 metroko sakonera neurtu zen.

1957an, Vityaz ontzi errusiarrak, 10934 metroko sakonera eman zuen. 1962an, M. V. Spencer F. Baird ontziak, 11.022 metroko sakonera eman zuen.

Trieste batiskafoa urperaketaren aurretik, 1960ko urtarrilak 23an.

1960ko urtarrilak 23 arte ez zen lehen, eta, oraingoz, azken aldiz jaitsi, Auguste Piccardek asmatutako Trieste batiskafoan, asmatzailearen seme zen Jacques Piccard kapitain zuela. Honela, halako sakonera handietan zegoen presio izugarriaren ondorioak eragozten ziren. Jaitsiera tokia, fosaren hego-mendebaldeko muturra izan zen, Guametik 338 kilometro ingurura. Batiskafo barneko sistemek, 11.521 metroko sakonera ematen zuten, ondoren berriz begiratu eta 11.034koa zena.

Fosak, 2550 kilometroko luzera eta 70 kilometroko bataz besteko zabalera du. Presioa, fosaren hondoan, 108,6 Mega paskal edo 1072 atmosfera dira.

Fosa honetan, Architeuthis genero ospetsuko txipiroi erraldoi bat aurkitu zen, baita ordura arte ezezagunak ziren zenbait espezie ere.

http://www.youtube.com/watch?v=

rammstein

RAMMSTEIN-EN “ICH TU DIR WEH” SINGLEA OTSAILAREN 9AN SALGAI

ichtu

Ich Tu Dir Weh”, Rammstein-en single berriak badauka argitalpen data, taldeak adierazi duenaren arabera abestia salgai egongo da datorren otsailaren 9an. Salmenta iTunes-en bidez baino ez da egingo EEBBetan eta diskoaren beste lau abestien remixak bilduko ditu. Honekin batera, liburuxka digital bat ere edukiko du aipatu ez dituzten hainbat estrekin. Guztia 4.99 dolar kostatuko du eta abestiak banaka erosteko aukera ere egongo da. Abestiaren izenburuak “Min egiten dizut” esan nahi du eta maitasunari buruz hitz egiten du, protagonistak beste pertsona baztertzen du nahiz eta bestea maiteminduta egon.

lunes, 24 de mayo de 2010

eing???

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioar

eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.

Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da pertsona horrek hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko duen joera. Aldi berean, gazteena ere konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Haurtzarotik helduarorako bidea egitea da gizatalde honek komunean duen ezaugarria, baina horrez gain, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa liteke pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez.

Gazteen erabilerarekin harremanean jartzen den edonori (kanpaina bat egin nahi duena, egitasmo bat antolatu nahi duena, kirol elkarte batean gazteekin diharduena,…) fenomenoaren alderdi ezberdinak presente izanik usteen eta iritzietan oinarrituta baino, bere jarduna oinarri sendo baten gainean burutzeko baliabideak eskaintzea litzateke helburua.